XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, orainaldia antolatzea, Euskadi gaurregun jaurri ahal izatea bermatzea, 1839garrenerarte zegoen ihardutze erapidetzari eta 1878garreneko lehenengo Ekonomia-Itunetikako berarizko antolakuntzari eustearekin batean egin ezinezkoa da.

Kondairarekiko begirunea eta Kondaira noberetzakotzea, Kondaira-goaiaren barruan eta unean-uneangotuz egin behar da.

Industria-iraultza, hiritartze-bidea, politika-bizitzaren korapilotsua, ekonomia-iharduna arrazoizkotu beharra, horra hor aldakuntza nabarmen izan eta Kondaira-egoera berria dakarten aldaketa nabarmenak hori, bestalde, Kondaira-Lurraldeen berenezko Lege-jaurpideei egokitu behar zaiela.

Bi behar hoien arteko egokitasuna eta oreka lortzea du xede oraingo Lege honek.

Honela, Lehenengo Idazpuruak Bateango Erakundeen (Lehenengo Atalburua) eta Kondaira-Lurraldeek bere duten agintepide maila araupetzea du helburu.

Horretan, Legebiltzarraren nagusitasuna nabarmentzen da, Autonomia-Elkartean Lege-mailako manuak onartzeko gaitasunaren jabe den Erakundegoren bakarra denaren aitorpena egiten zaionean, nagusitasun hori nahitaezko lege-mailaren eta manuen maila finkatzearen arauerako oinarri-irizpideak jartzerakoan garbi adierazita gelditzen dela.

Estatutoak bere 25.1 eta 37.3 Ataletan Kondaira-Lurraldeen onetan legegintza-ahalmen horri jartzen dizkion mugak ere Legean agertzen dira, eta Estatutoan Foru-Tradiziozkotzat berariz aitortutako gaiei buruzkoak dira.

Bainan bakarreango agintepeko gaiak direla eta Legebiltzarraren legepekoak ez diren aginte alorrak egote horrek ez du Legezko Erresuma izatearen ondorio den erakundegorenmailako arta egiteko ahalmena baztertzen.

Bestalde, lehenengo Idazpuruak, Lege bereko beste manu batzuekin lotuta, argi eta garbi adierazten du Autonomia-Elkarteko funtsezko agintea Bateango Erakundeek duteneko oinarri-irizpidea.